Euskara azterketa gainditu eta gozatu

Imajinatu laranja bat zuhaitzaren adarrean dagoela. Oraindik berde eta gogorregi dago. Denbora uzten badugu, ura eta eguzkia ematen badiogu, laster bera bakarrik jausiko da eta gozatuz jango dugu.

Ikasle askok irakurmen eta entzumen proba gainditzen dute. Baina idazlana egiten dutenean, ordea, suspenditzen dute. Orain, irakurmen eta entzumen probak errazak dira gainditzeko. Baina horrek ez du esan nahi gramatika eta hiztegia nahiko menperatzen direnik. Gainditu ahal dituzu, baina oraindik “laranja” berdeegi dago. Horregatik, idazlanean huts egiten da. Laranja berde hori ahalik eta azkarren hartu eta jan nahi dute.

Laranja hori patxadaz zaintzen bada, bera bakarrik jausiko da. Euskararekin simil hori egin dezakegu: Laranja jatea=Titulua lortzea. Eraginkorragoa da gauzak ganoraz eta ez azkar egitea, eta ez txarto eta agobiatua.

 

Euskara azterketa gainditu aprobatu

Baina klasean eta irakaslearekin egiten den lana oso garrantzitsua da. Azalpen argiak, material erakargarria, artikulu eta ariketa interesgarriak… dena da garrantzitsua. Baina pazientzia eduki behar da. Ikaslea ez da soilik tituluarekin obsesionatu behar. Ona da helburu eta epe zehatza edukitzea. Hori pizgarri (aliciente) egokia da. Baina ikaslea ikastearekin obsesionatu behar da. Jakinmina (kuriositatea) eduki behar du eta ikasitakoa praktikan jartzeko irrikan egon behar da. Ikaslearen jarrera ere, beraz, funtsezkoa da.

Adibidez, bideo honetan pertsona izenekin gauza asko dakizkigula eta gauza berri asko ikas ditzakegula konturatuko gara.

Izenekin bakarrik, gauza asko birpasatu dezakegu ezta? Hiztegia, ortografia… Trikimailu pilo bat atera ahal ditugu. Zukua atera behar diogu!

Aitortu behar dut. Nik nire alabei Enara eta Mirari jarri nien, nire ikasleei ere zerbait irakasteko.

azterketa gainditu eta aprobatu

“sin gorra, no salgas” edo “txingorra (granizo), no salgas”

Batzuetan nire ikasle batzuei izena euskaratu diet. Adibidez: “Rocio, hemendik aurrera zu Ihintza izango zara”. Edo, “Mikel, zu oso zorrotza zara. Hemendik aurrera zorrotz deituko zaitut”.

Beno, ba klase guztietan izen horiek erabilita, hitz berriak ikasi dituzte.

Euskara azterketa gainditu aprobatu

Hiztegi pilo ikasi behar dugu C1 edo B2 erraz gainditzeko. Hori dela eta, zirrikitu (resquicio) guztiak aprobetxatu behar ditugu!

Webgune honetan, azterketa gainditzeko laguntza topatuko duzu. Baina are garrantzitsuago: gozatzeko materiala!

Copyright © 2017-2020 IDAZLANA All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.