0

+Ahozko proba, Ahozkoa B2 // Mintzamen proba / Mintzamena C1(prueba oral euskera)

Posted by euskeraikasi on 2018-07-21 in Sailkatu gabea |
mintzamena b2

Ahozko proba gainditu nahi duzu? (HABE, IVAP, Hizkuntza Eskola…) Hemen trikimailu eta gomendio onenak ikusiko dituzu.

Zer egin behar duzu proban? Zenbat denbora? [Mintzamen proba B2 mailan].

  • Aurkezpena: nor zara, zure familia, lana, zaletasunak… zuk aukeratu. (Zuk minutu 1 + beste 1´ beste ikasleak)
  • Zuk bakarrik hitz egin (bakarrizketa), eman dizuten fitxa bati buruz: (Ikasle bakoitzak 3-4´+ beste ikasleari galdera bat gaiaren inguruan). Normalean, 2-3 irudi daude, 3-4 lerro eta galdera batzuk. Prestatzeko 10´inguru izaten duzu.
  • Beste pertsona batekin hitz egin (elkarrizketa). Interakzioa: 5-6´. Normalean, egoera (situazio) fiktizio bat planteatzen da eta fitxa bat dute 2 ikasleek, esaldi batekin eta 6 irudirekin.

Zer baloratzen da ahozko proba hauetan?

  • Egokitasuna (%10): azterketa-fitxan planteatzen den gaiari ondo lotuta egon.
  • Koherentzia eta Kohesioa (%20): Ideia nagusiak eta 2. mailakoak lotu. Diskurtsoaren garapena eta garapena modu logikoan planteatu.
  • Jariotasuna -fluidez- (%25): erritmo, abiadura, pausak. Naturala izan.
  • Aberastasuna (%20): Hizkuntz baliabideak (errekurtsoak): hitz, aditz eta egitura (estruktura) aberatsak erabili. Sinonimoekin jolastu.
  • Zuzentasuna (%25): Gramatikaren arauak errespetatu→ deklinabidea, aditza, ordena, egiturak, erabilitako hitzak (lexikoa), azentua.

Trikimailuak

“Lasai egin eta ondo egingo duzu”: gomendio hori ez da nahikoa. Badaude gomendio zehatzagoak eta eraginkorragoak (efikazagoak). Zer esan eta nola esan, errazagoa izan ahal da hurrengoekin.

  • Buruz ikasitako esaldiak. Estandarrak eta neutroak badira. Adibidez; “gai oso interesgarria da, izan ere hedabideetan maiz agertzen da. Baina ni, egia esan, ez naiz oso aditua” edozein gairekin bota daiteke. Edozeinekin. 

(Askoz esaldi gehiago dago)

  • Egitura (estruktura): aurreko esaldi horiek antolatzen badituzu, askoz errazagoa izango da zure gaiaren azalpena egitea. Izugarri errazagoa. Ikasleek egitura hori ikasten dutenean, konfiantza eta segurtasuna irabazten dute. Nik ehunka ikasleri lagundu diet. Eta haiek eskertzen dute.
  • Hitz gakoak: hitz batzuk beti aipatu daitezke eta aberastasun handia eman lortu ahal duzu (nezake, legoke…). Horrela, beste ikasleengandik ezberdinduko zara. Eta gainditzeko posibilitateak pilo bat handitu.

Trikimailu guztiak hemen daude: EUSKARAGARA.NET

ahozko proba, ahozkoa, mintzamena,

Azteketan, 2 ikasle aztertzen dira eta 2 aztertzaile egoten dira.

Nola praktikatu azterketa gainditzeko?

Gramatika eta hiztegia ikasi eta menperatzen hasten zarenean, praktikatzen hasten zara (klasean eta klasetik kanpo). Azterketa prestatzen hasten zarenean, ordea, praktika hori azterketa simulakroa egitera bideratu behar duzu. Horretarako hainbat modu daude:

Zuk gai bat prestatu. Ondoren, 1) grabatu telefonoan edo 2) eskemarekin zuzenean bota. Norbaitek (ahal bada irakasle bat edo euskaraz ondo dakienak) zuzendu behar dizu eta proposamenak egin hobetzeko. 2 modutan:

  • Zuk hitz egin eta berak ez zuzendu momentuan, baina orri batean akatsak eta oharrak apuntatu. Bukatu ondoren komentatu banan banan.
  • Hitz egiten duzun bitartean, zuzendu edo lagundu.

Probaren 2 atalak praktikatu behar dira (bakarrizketa eta elkarrizketa).

 

Hobeto hitz egiten da, hitz eginez. Baina mintzamen proban hobekuntza egoteko, irakurtzea, idaztea eta entzutea ere baliagarria da. Hiztegia freskoago edukiko duzu eta errazago aterako zaizkizu. Zenbat eta murgilduago egon euskaraz, orduan eta hobeto zuretzat.

Euskaragara.net-en gomendio eta ariketa gehiago duzu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2017-2018 idazlana All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.